Albisteak

RST markaren REVEAL urkila

Taiwaneko RST marka ospetsuaren REVEAL modeloa nabarmentzen dugu oraingoan, 29 eta 27,5-ko gurpilentzat eskuragarri. 7050 Tapered-Aluminiozko norabide-hodiaz, 7050 anodizatuzko aluminio beltz eta gogorrez eginiko 32mm-ko barrez eta 15mm-ko ardatzarentzako magnesiozko botilez konposatuta dago.

Errebotezko doitze hidraulikoa eta urrutiko blokeoa dute barneratuta. Olio-xurgatze sistema du ezkerraldean eta aire-xurgatze sistema eskubialdean. 100mm-ko ibilbidea du, 1,82kg-ko pisua 29ko gurpilarentzat eta 1,78kg-ko pisua 27,5eko gurpilarentzat. 

index
© MatxCycle SL
Egiburuberri industrialdea 13. OE 20100 Errenteria
Telefonoa:  943 340415 | Faxa:  943 340758