Albisteak

Miche markaren MTBrako karbonozko K1 eta K4 gurpilak

Eskuragarri ditugu jada gama altuko karbonozko haguak dituzten K1 eta K4 gurpilak, 29”-rekin bateragarri eta konpetizio eta maratoian erabiltzeko bikainak.

K1 modeloko haguak, karbono zuntzezko Tubeless Reddy profil asimetrikozkoak dira. Barruko sekzioa 27mm-koa da eta HM (High Modulus) karbono zuntzez eginik daude, Hookless teknologia erabilita.

K4 modeloa ordea, UD karbono zuntzez eta Hookless profilez eginik dago. Gainera, aguaren barruko lodiera 25mm-koa da.

Al7075 T6 aluminiozko gurpegiak ditu eta gurpilaren gorputza Titanio eta AL7075 aluminiozkoa da. Gainera, zenbait osagarri dakartza gurpilekin batera: garraiorako zorro eta CenterLock/internazional diskorako egokigailua.

Beste bertsio ezberdinak ere badaude, Shimano nukleoa dutenak, XD-a dutenak eta baita Boost eta normala ere. Hau guztia izugarrizko kalitate-prezioarekin. 

                

                                             

index
© MatxCycle SL
Egiburuberri industrialdea 13. OE 20100 Errenteria
Telefonoa:  943 340415 | Faxa:  943 340758