Albisteak

Crono markaren banaketaren esklusiba dugu

Crono marka italiarra Espainia osoan zehar banatzeko eta saltzeko esklusiba dugu. Gama altuko hainbat zapatila ditugu eskuragarri, bai karretera-modalitatekoak eta baita MTB eta triatloi-modalitatekoak ere.

Crono empresa italiarrak 40 urtez darama kalitate altuko zapatilen fabrikazioan espezializatua izaten, baita merkatuan posizio ona mantetzen ere. Txirrindularitzako zapatila marka ospetsu honek duen arrakasta bertako langileen esfortzuagatik eta esperientziagatik da batez ere.

Empresa honen produktu gailena CR1 karrretera-modelo berria da, barneratua duen MULTI-CONTACT sistema berritzaileak oineko edozein formara egokitzera laguntzen du eta baita orpoaren posizio egokia finkatzen ere. Produktu honen ezaugarri nabarmenena, FULL CARBON izeneko zapatilen zola da, %100 karbono-zuntzez egina eta merkatuko zurrunena. Beste ezaugarrien artean, aireztapen eta transpirazio bikaina duela nabarmentzen da.

Karreterako zapatilen artean, CR2, CR3 eta CR4 modeloak ditugu eskuragarri, baita mendi-modalitateko CX2, CX3 eta CX4 moldeloak ere, hauek guztiak teknogia berriztatzailez hornituak.

Klima-kondizio arriskutsuetan kirola egiten dutenentzat CW1 modeloa da egokiena, Windtex ehun termizkoaz egina baitago. Gainera, likrazko kanpoko estalkiak oinak bero eta lehor mantentzen ditu.

Informazio gehiagorako: http://www.cronoteam.it/

 

index
© MatxCycle SL
Egiburuberri industrialdea 13. OE 20100 Errenteria
Telefonoa:  943 340415 | Faxa:  943 340758